Azaldu dutenez, 2023ko irailaren 15ean instalazioen erabilerari larriki eragiten zioten arazoak deskribatzen zituen txosten bat helarazi zioten Udalari. Halere, urtebete geroago, oraindino hainbat gauza konpondu barik daudela salatu dute, eta beste batzuk, okerrera jo dutela. "Klubetik, Udalaren barruan deskoordinazio argia sumatu dugu kirolaren kudeaketari dagokionez eta etengabe jakinarazten ditugun arazoak konpontzeko eraginkortasun falta".
Arazo larrienen artean, hauek nabarmendu dituzte:
- Hormigoizko eta metalezko xaflazko zelai zaharraren hesitzea.
- Ur-ihesak.
- Aldagelak: batzuk ezin dira erabili, sabaia falta da, aldageletako ateak apurtuta daude eta heldulekuak ezin dira itxi.
- Harmailetako teilatua: zelai berriko harmailetako teilatuak ura iragazten du eta ez du euritik babesten.
- Zelai berriaren egoera: zelai berriak pitzatzen jarraitzen du eta federazioak etorkizunean bertan jokatzea debekatzeko arriskua dago.
- Argiztapena eta ureztatzea: zelai zaharreko argiek eta ureztatze-sistema ez dute funtzionatzen.
- Garbiketa: ez dute zaborrik eta ez da behar bezala garbitzen kanpoko aldeen instalazioak, lorategiak eta harmailak. Oraindino lehiaketa publikoa egin gabe dago, enpresaren batek kiroldegiko garbiketa bere gain har dezan.
- Instalazioen perimetro-itxiera: instalazioak mundu guztiarentzat irisgarriak dira, eta, ondorioz, pertsona batzuek ez dituzte behar bezala erabiltzen instalazioak. Egoera horrek okerrera egin zuen udan.
Hala, klubak familiak gonbidatu ditu egoera erregistro elektroniko edo presentzialaren bidez salatzera. "Zenbat eta ahots gehiago batu, orduan eta ikusgarriago egingo dugu Urkoren errealitatea", nabarmendu dute.