Azaldu dutenez, asmo nagusia da gazte bakoitzak barruan gordeta duen “super boterea” ateratzea, norbere gaitasunak eta mugak ezagutuz. Astean bi orduko prestakuntza-tailer bat da, sei asteko iraupena duena. Bertan bi modulu landuko dituzte: adimen emozionaleko lehen modulu bat eta estresa kudeatzeko bigarren modulu bat.
"Egunero egoera berri askori aurre egin behar diegu, eta emozioak ondo kudeatzen baditugu ere, estresa agertu egiten da. Gazteen kasuan, zehazki, egunero izaten dituzten egoerek estresa pairatzeko baldintza guztiak betetzen dituzte. Estresa zertan datzan, nola sortzen den eta horri aurre egiteko tresnak ikastea garrantzitsua iruditzen zaigu osasun emozional hori lortzeko", azaldu dute antolatzaileek.
Horregatik, tailerraren bigarren atal honetan estresa kudeatzeko dituzte eskainiko dituzte, mindfulness teknikak erabiliz gehien bat. Hauek dira saio bakoitzeko edukiak:
1. saioa: Adimen emozionalaren kontzeptua.
2. saioa: Autoezagutza: motibazioa.
3. saioa: Autorregulazioa: jarrera, aldaketa motor gisa.
4. saioa: Zer da estresa.
5. saioa: Estresatuta nago?
6. saioa: Mindfulness teknika.