Iker Gordon garaile izan da Roman Maldonadogaz batera Sopela Pro palako finalean

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 1a, 10:10

7-10, 10-9, 10-3 eta 10-5 puntugaz nagusitu dira Roman Maldonado eta Iker Gordon.

Atzo, irailak 30, Roman Maldonado argentinarrak eta Iker Gordon sopeloztarrak Pala Joko Sopela Pro`24 lehiaketako txapelak jantzi zituzten, finalean Esteban Gaubeka armintzarra eta Ibai Perez sestaorra lau jokotan gaindituz. Zehazki, 7-10, 10-9, 10-3 eta 10-5 puntugaz nagusitu ziren. Hala, lehia sutsua nabaritu zen Sopelako pilotalekuan, jokalari guztiek maila oso ona erakutsiz.

Lehen jokoa gogorra izan da, eta pare-parean ibili dira lau protagonistak. Bigarren jokoan, ordea, Maldonado eta Gordon nagusitu dira, 10-9, eta finala berdindu dute. Gorriak 6-3 irabazten izan dira, baina Gaubeka eta Ibai Perez suspertu egin dira, eta, 0-4ko partziala ezarrita, 7-6 aurreratu dira, bai eta 9-8 ere. Tanto erabakigarrian, Maldonado eta Gordon txukun aritu dira, eta berdinketa lortu dute, banakoa. Halaber, bikoteak ia ez du akatsik egin, eta maila oso ona eman dute finaleko hirugarren jokoan.

Azkenean, laugarrenean Maldonadok eta Gordonek ez diete aukerarik eman aurkariei, eta 10-5 irabazi dute. Gorriak gehiago izan dira, eta oso indartsu jokatu dute; urdinek presioa zuten, jokoa eskuratzekoa, bosgarrena behartzeko, eta ezin izan dute hori gainditu. Horrenbestez, finala hiru eta bat eskuratu du bikoteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun