Txostenean adierazten da beharrezkoak direla jarduera hauek:
- TAG gailuak instalatzea (pisatze-sistemaren bidez irakurtzeko)
- Apurtutako elementuak ordeztea edo konpontzea: upelak, tapak...
- Pintada guztiak garbitzea.
- Heldulekuak eta pedalak konpontzea eta tapak berritzea.
- Tapak irekitzeko mekanismoak doitzea.
- Pegatina informatiboak eta islatzaileak aldatzea.
Edukiontzien egoera ikusita eta kontratua 2024ko abenduan amaitzen dela kontuan hartuta, Alkatetzaren idazki baten bidez Enviser enpresari jakinarazi zaio edukiontziak prest jartzeko planaren edukia, eta, gainera, eskatu zaio kronograma batean zehaztu behar direla edukiontziak egoera ezin hobean uzteko neurriak eta egin beharreko ekintzak.
Enpresak erantzun du neurri zuzentzaileak 10 asteko epean gauzatuko direla, irailaren 30ean hasi eta abenduaren 8ra arte. Horrez gain, kronograma bat ere aurkeztu dute, astero zein punturi erreparatuko dieten zehazteko. Udaleko Ingurumen Zerbitzuaren bidez, astero gauzatzen diren neurrien jarraipena eta ebaluazioa egingo da. Horretarako, enpresak nahitaezko txostenak aurkeztuko ditu.