Bonuak lortzeko, aurretik erosketak egitea eskatuko da eta saltoki desberdinetan izan beharko dira. Horrela, herrian erosteko konpromisoa hartzen duten pertsonek izango dira sarituak bonoakaz. Pasaporteak bi bonu ditu, 10 euro eta 20 eurokoak. Bonuak aktibatzeko, gutxienez 5 euroko erosketak egin beharko ditugu atxikitako saltokietan, beharrezko pegatinak lortzeko.
- 5-20 euro: pegatina bat.
- 20,01 eta 50 euro artean: 2 pegatina.
- 50,01 eurotik aurrera: 3 pegatina.
10 euroko bonurako, gutxienez 3 saltokiko 10 pegatina izan beharko ditugu. 10 euroko bonua aktibatu ondoren, 20 eurokoa lortu ahal izango dugu, gutxienez 5 saltokiko beste 15 pegatina izanda. Bonuak erosketa berean edo banan-banan trukatu daitezke. Pasaporte berri bat aktibatzeko, aurreko pasaporteko bonuak trukatu beharko dira.
Kanpainaren webgunea -n, atxikitako saltokiak aurki daitezke, baita geratzen zaizkien bonuak eta kanpainaren funtzionamendua eta oinarriak ere. Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan, beharrezkoa zen bonuen eredua aldatzea eta tokiko merkataritzan kontsumo anitza eta jarraitua sustatzeko. "Mota askotako 45 saltoki ditugu atxikita, eta uste dut aukera asko ematen dituela jendeak Sopelan behar duen guztia eros dezan, eta, gainera, saria izango dute. Gehiago eta askotariko erosketak izatea bilatzen duguna da, Sopelan erostea lehen aukera izatea".