Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko dute urriaren 25ean Sopelan

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 10a, 10:56

Datuek diote Euskal Autonomia Erkidegoko lehen 20 herrien artean gaudela liburu maileguetan dagoela Sopela. © SOPELAKO UDALA

Urriaren 25ean, egile sopeloztarrek, herriko elkarte eta liburutegiko erabiltzaileakaz batera, irakurketa egingo dute Udaletxeko plazan Liburutegien Nazioarteko Eguna handikiro ospatzeko. Hala, Sopelako hainbat idazle eta egilek bat egingo dute euren liburuen irakurketak zuzenean eskaintzeko. Ekitaldia udal liburutegiak bultzatuko du, eta, bertan, liburuen zati batzuk irakurriko dira, egile sopeloztarrek idatzitakoak edo irakurketa egingo dutenek aukeratzen dituzten liburuetakoak.

Egile sopeloztarrez gain, Sopelako elkarteek ere parte hartuko dute, baita liburutegiko erabiltzaile batzuek ere. Liburutegitik azpimarratu dutenez, “Sopela asko irakurtzen duen herria da. Datuek diote Euskal Autonomia Erkidegoko lehen 20 herrien artean gaudela liburu maileguetan. Horregatik, Liburutegia eta literatura kalera eraman nahi ditugu, literatura ere ikusi, entzun eta sentitu daitekeelako”. Ekitaldia datorren urriaren 25ean izango da, Udaletxeko plazan, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun