Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak Uribe Kosta eskualdera joango dira domeka honetan, urriaren 20an, eta, ad hoc diseinatutako eta hornitutako edukiontzi eramangarria erabiliz, suteen aurkako segurtasunaren eta autobabesaren printzipioak erakutsiko dituzte, modu ludikoan baina didaktikoan. Zehazki, Sopelan egongo dira, udaletxeko plazan, 10:30etik 14:30era.
Alde batetik, edukiontzi eramangarri zabalgarria erabiliko dute hitzaldiak, adibide praktikoak, tailerrak eta ginkanak egiteko, eta, bestetik, autoponpa-kamioi bat ere izango dute. Jarduerak erreferentziazko parkeko suhiltzaileek egingo dituzte, kasu honetan Artazakoek, Uriosteko (Ortuella) kideen laguntzaz. Ekimen horren bitartez, herritarrak sentsibilizatu gura dituzte, oro har, baina haurrak eta gazteak bereziki, suteen aurkako prebentzioaren garrantziaz.
Jardueretarako ordutegia:
- 10:30 - 11:30: Hitzaldia txikienentzat, hau da, 6 eta 12 urte bitartekoentzat.
- 11:40 - 12:50: Hitzaldia gazte eta helduentzat (12 urtetik gorakoentzat).
- 13:00 - 14:15: Adin guztietako taldekako ginkana.
- 14:30: Sari-banaketa eta ekintzaren amaiera.
Uribe Kostara egindako bisita horregaz, Bizkaiko eskualde guztietatik egiten ari den ibilbidea osatuko du foru-erakundeko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko ikasgela mugikorrak, eta suteen aurkako segurtasunaren eta autobabesaren printzipioak sustatuko ditu herritarren artean, eta, bereziki, jardueretan parte hartzen duten haur eta gazteen artean.