Bizkaiko Foru Aldundiak katastro-balioak eguneratzeari dagokionez (2016tik ez ziren eguneratzen), udal-teknikariek ondorioztatu dute Sopelan duten eragina erlatiboa dela, eta, horregatik, ez dakarrela udal diru-bilketan gehikuntza handirik, ez eta karga handirik ere udalerriko biztanleentzat. Horrela, 9.270 etxebizitzetatik 5.067k igoera bat dute kuotan, 13 euroko batez bestekoagaz, eta 4.203 etxebizitzek jaitsiera bat dute kuotan, 11 euroko batez bestekoagaz. Berrikuntza gisa, osoko bilkura honetan guraso bakarreko familiei OHZn hobariak ematea adostu da, familiaren errentaren arabera, 2023an familia ugarientzat onartu zen bezala. Kasu honetan, justizia sozialeko neurri bat da, berdintasunaren ikuspegitik.
Halaber, urriko osoko bilkura honetan hiri hondakinen bilketa tasa eguneratzea ere adostu dute, bilketa zerbitzuaren kostuak estaltzeko, legeak agintzen duen moduan. Azpimarratu behar da eguneratze hori azken ekitaldietan ere egin dela; izan ere, kostuak estaltzeko hondakinen biltze-tasetan igoera handiak adostu behar izan dituzten beste udalerri batzuetan ez bezala, Sopelan “etxeko lanak eginda daude”, eta herritarrek urtean gehienez ere 7 euro gehiago jasoko dituzte.
Berritasun gisa, autokonpostajea egiten duten etxebizitzei tarifa murriztua aplikatzea adostu dute, bosgarren edukiontzia erabiltzen duten etxebizitzei jada aplikatzen zaien bezala. Autokonpostajea aukeratzen duten etxebizitza horiek Udalak martxan jarriko duen urteko programan parte hartu beharko dute, eta programa horretan ezartzen diren epe eta baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Programa hau urtero argitaratuko da. Urtero, egiaztatu egingo da benetan erabiltzen dutela edukiontzi marroia subjektu pasibo erabiltzaileek eta etxeko konpostajeak. Ezarritako baldintzak betetzen dituztenei, ofizioz aplikatuko zaie tarifa murriztu horren zenbatekoa, ekitaldiaren 4. hiruhilekoan.