200.000 euroko finantzazioa dago proiektuak aurrera eramateko. Hala, azaroaren 19an, Sopelako herri eragilez osatutako Berme Batzordea bilduko da eta bertan baieztatuko da zeintzuk izan diren aukeratutako proiektuak.
2024/2025 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren azken fasean 1.447 sopeloztarrek bozka eman dute. Adin guztietako herritarrek parte hartu dute. Bereziki garrantzitsua izan da hezkuntza zentroen ekarpena Sopela hobetzeko ahalegin honetan: Zipiriñe, Iberre eta Sopelako ikastolaren artean, 598 bozka jaso dira. 16 urtetik gorakoen aldetik, 849 bozka izan dira guztira. Orain aztertuko dute aurreko faseetan aukeratutako 23 proiektuen artean bozkatuenak zeintzuk izan diren.
200.000 euroko finantzazioa dago proiektuak aurrera eramateko. Hala, azaroaren 19an, Sopelako herri eragilez osatutako Berme Batzordea bilduko da eta bertan baieztatuko da zeintzuk izan diren aukeratutako proiektuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!