Sopelako Udalak indarkeria bikarioa salatuko du gaur, azaroaren 25ean

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 25a, 09:41

Sopela, azaroaren 25ean, 2017an.

Sopelako Udalak herriko elkarteei eta ikastetxeei dei egin die La Rayuela ekintza kolektiboan parte har dezaten, indarkeria bikarioa salatzeko. Izan ere, indarkeria hori, desagertu beharrean, areagotu egin da aurten, eta gurasoek edo beren amen bikotekideek hamar biktima adingabe hil dituzte.

2024a da haur hilketa gehien izan diren urtea, 2013an zenbatzen hasi zirenetik. Azaroaren 25ean, 10:00etan, 500 pertsona inguru bilduko dira udaletxeko plazan, urtero biktima gehien izaten dituen indarkeria bikarioa salatzeko:

  • Xavi 10 urte, urtarrilak 6
  • Noa 7 urte, urtarrilak 6
  • Elisa 2 urte, martxoak 17
  • Larisa 4 urte, martxoak 17
  • Aiax 5 urte, apirilak 3
  • Yago 8 urte, apirilak 9
  • Maria 8 urte, apirilak 9
  • Hiba 3 urte, ekainak 29
  • Adam 9 urte, ekainak 29
  • Norma 17 urte, abuztuak 17

Horiek dira 2024an aitek edo aitaordeek hildako adingabeen izenak. Hilketa horiek indarkeria bikarioaren barruan tipifikatzen dira: pertsona batekiko indarkeria (seme-alabengan nagusiki) beste baten aurka, emakumearen aurka, joateko. 

Besteak beste, “La Rayuela” deituriko Ekintza Kolektiboa egingo da Sopelan Azaroaren 25aren egunaren barruan. Lurrean 10 marra marraztuko dira, bat hildako adingabe bakoitzeko, publikoaren artean karraken zarata entzun bitartean. Marrazkia amaitzean, soinua eten egingo da eta minutu bateko isilunea egingo da. La Rayuela ekintza May Serranok asmatu du, Women In Black Accion lanaren egileetako bat, non. Performance horretan, emakumeen berdintasunaren aldarrikapena jorratzen den, hala nola, Sí, me quiero, Pelar patatas eta Todo no Incluido ekintzen bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun