Hurrengo astean ospatuko den Sopela Surf Business Meetingeak badu egitaraua!

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 4a, 13:47

Garazi Sanchez surflari profesionala Surf Business Meeting-aren aurreko edizio batean. © SBM

Abenduaren 11n eta 12an ospatuko den kongresua publiko guztientzat zabalik egongo da, bereziki, irristatze-kirolen industriako langileentzat, ekintzaileentzat, eragile eraldatzaileentzat eta industrian ekitea bilatzen duten zaleentzat. Sopelako Tokiko Garapen Arloak antolatuta, gaurkotasuneko eta intereseko ezagutza eta gaiak kontzentratzen saiatzen da, profesionalen arteko hitzaldi eta topaketen bidez jardunbide egokien trukea eta erakusketa indartuz, tokiko profesionalak eta ekintzaileak inspiratzea eta laguntzea helburu duena. Hona hemen egitarau osoa.

Kurtzio Kultur Etxean, lehenengo egunean, emakumeak protagonista nagusi izango diren hitzaldiak eskainiko dira, Nadia Erostarbe surflari olinpiko zarauztarra buru dela. Kantabriako Ribamontan al Mar udalerriaren kasua ezagutuko dugu, Nazioarteko Surf Helmuga, Luis Cayonen eskutik. Sektoreko emakumezko enpresaburuek esperientziak partekatuko dituzte lehen mahai-inguru batean, gero erronkak eta arrakasta-kasuak aztertzeko bigarren mahai batean. Amaitzeko, pintxo networking klasikoa egingo dugu, non beti proiektu berriak eta etorkizun handikoak egiten diren.

Surfeko Turismoak 45,5 milioi euroko eragin ekonomikoa du Euskadin Bigarren jardunaldia sektoreko enpresa eta profesionalei zuzenduta egongo da. Bertatik bertara ezagutuko dituzte Turismoaren Euskal Behatokiak euskal kostaldea bisitatzen duen surfeko turista baten joerei eta profilari buruz lortutako datuak: gaztea, nazioartekoa, 152,9 euroko guztizko gastua egiten duena pertsonako eta eguneko, eta 45,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragiten duena. Gainera, Europako surfskate indoor handiena bisitatuko dute, Sopela Drop Indoor.

Bertan, doako hastapen-eskolak emango dira nahi duenarentzat, bai eta irristatzeko eta instalazioez gozatzeko aukera ere. Aurten ere, opariak eta Adrian Lopez shaperraren ADROKULTURA surf taula zozketatuko dira.

Edozein jardueratarako, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea: surf-businessmeeting.eus (doako sarrera, aldez aurretik izena emanda. Edukiera mugatua.

EGITARAUA

Abenduak 11

  • 09:30-13:30 Hitzaldiak, Kurtzio kultur etxean.
  • 09:30-10:00 Coffee networking eta izen-emateak.
  • 10:00-10:20 Ongi etorri ofiziala tokiko erakundeen eskutik.
  • 10:20-10:50 Nadia Erostarbe surflaria.  ̈Amets olinpikoa ̈.
  • 10:50-11:30  ̈Emakume enpresariak surf industrian ̈ mahai-ingurua.
  • 11:30-12.00 Coffee break.
  • 12.00-12:30 Luis Cayon, Ribamontan al Mar, Somo.  ̈Nazioarteko Surf Helmuga ̈.
  • 12:30-13:10 “Tokiko surf eta skate industriaren erronkak” mahai-ingurua, tokiko enpresen eta gonbidatuen eskutik.
  • 13:10-13:25 Itxiera eta ondorioak.
  • 13:30-14:30 Pintxo networkinga.
  • 16:00-17:30 Skate session Drop Indoor Sopela. Europako surfskate indoor handiena. Instalazioen aurkezpena eta zentroaren helburua. Hastapeneko surfskate ikastaroa. Free Skate Session.

Abenduak 12

  • 10:00-12:00 Jardunaldi teknikoa, Kurtzio kultur etxea. Euskal kostaldeko surf turistari buruzko datu eta analisiaren aurkezpena, enpresei eta udaletako arduradunei, Turismoaren Euskal Behatokiaren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun