Maroko, Kolonbia, Errusia, Argentina, Ekuador, Venezuela eta Euskal Herriko hainbat lagunek parte hartu dute, eta taldean egindako lanaren emaitzak jendearentzako doako emanaldi ireki batean ikusiko dira; herritar guztiak daude bertara gonbidatuta. Topaketa abenduaren 18an bertan izango da, 19:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Urritik, BBK-k eta Udalak kulturartekotasunari eta bizikidetzari buruzko ikaskuntza-komunitate bat jarri dute abian, aurreiritzirik gabeko gune bat, non parte-hartzaileek, artearen bidez, herrian dauden kultura ezberdinen arteko elkarrekintza aztertu duten. Saioei esker, parte-hartzaileek esperientziak eta ezaupideak partekatu ahal izan dituzte jatorri, kultura, adin, genero, erlijio eta gaitasun desberdineko pertsonekin.
BBK KUNAn sorturiko ekimen honek kulturen arteko ikuspegitik bizikidetzari buruz hausnartzeko gune bat, aurreiritzirik gabea, sortzea du helburu. Eta lurraldean dauden kulturen arteko elkarreraginaren alde egiten du, onarpenetik eta errespetutik abiatuta aniztasuna partekatzeko bide gisa.
Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitateak (PIK) ikasteko guneak dira, interes komuneko gai zehatzei buruz modu praktikoan esperimentatzeko noizean behin, beren borondatez eta modu informalean, elkartzen diren pertsonen artean partekatuak.
Herriz Herri, gizarte-eragin positiboa Bizkairako
Lehenengo urtean izandako arrakastaren ostean, BBK-k Herriz Herri proiektua jarri du abian berriro. Ekimen ibiltari horren helburua Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara iristea da, aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituzten eta 2030 Agendagaz eta GJHakaz bat egiten duten proiektuak udalakaz batera lantzeko. Bizkaiko 52 udalerrik egin dute bat ekimenagaz.