Partaideak baserritarrez jantzita joan beharko dira eta gutxienez leku hauetan abestu beharko dute: Udaletxeko plaza, Jauregizar plaza, Urgitxieta plaza eta Loiola Ander Deuna kalea (Surflariaren estatua).
Ibilbide osoa egin dela erakusteko, leku bakoitzean taldearen argazki bat bidali beharko da. Gainera, emanaldia jasotzen duen bideo bat bidali beharko da abestu behar den lekuetako batean, gutxienez. Argazkiak eta bideoa Whatsapp bidez bidali daitezke 747 480 355 zenbakira edo e-mailez info@sopela.eus helbidera, Agate Deuna 2025 eta taldearen izena jarriz. Sopelako Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza arloak 2025ko aurrekontuan eskuragarri dagoen dieta banatuko du dokumentu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten talde parte-hartzaile guztien artean.
