Sopelako enpresentzako diagnostikoa eta plan estrategikoa hasi dute

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 17a, 10:13

Susana Zaballaren aholkularitzak garatzen ditu proiektu horiek. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udaleko Tokiko Garapen Arloak proiektu berritzaile bat jarri du martxan udalerriko enpresen beharrak ezagutzea helburu duena. Hala, haiei erantzuteko jarduerak entzuteko eta diseinatzeko prozesu parte-hartzaile bat garatzen ari dira.

Daborduko enpresen diagnostikoa hasi dute, eta, horregatik, banakako topaketak egiten ari dira parte hartzen duten enpresaka guztiakaz. Proiektuak aurrera jarraituko du datozen hilabeteetan, banakako eta taldekako lan-saioakaz. Susana Zaballaren aholkularitzak garatzen du prozesua, izan ere, horrelako proiektuetan esperientzia duen erakunde bat da. Parte hartu gura duen enpresa orok posta elektroniko bat idatzi dezakezu hurrengo helbidera: hello@susanazaballa.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun