2025/01/24 20:00

Antzerkia

Objetuen antzerkia: 'Viva!'

Objetuen antzerkia: 'Viva!'
Kurtzio kultur etxea, Sopela

5 euroko prezioa. Sarrerak, hemen.

Viva! konpainia frantses-espainiar honen lehen sorkuntza da, eta eguneroko objektuetan ezkutatzen den indar sinboliko eta metaforikoa aztertzen du. Arkatz gorri bat preso politiko bihurtzen da, post it bat amets urratu batean… Objektuen antzerkiak istorio konplexuak modu errazean eta distantzia salbatzaile batekin kontatzeko aukera ematen digu. Viva! diktadura garaian, Espainiako Gerra Zibilaren ostean, egindako feminizidio baten istorioa da. Tabu sozial eta familiar baten historia. Oholtzan, idazmahai bat. Idazmahaiaren gainean, objektuak. Papera, grapagailu bat, zinta itsaskorreko biribilki bat, arkatzak eta sakapuntak… historia berreraikitzeko prest daude. Umorearen botere salbatzailea inola ere ahaztu gabe, banakako ekintzetan inplizituki dagoen erantzukizun kolektiboari buruz galdetzen da ‘Viva!’, gizarteak bere burua eraldatzeko eta konpontzeko duen gaitasunari buruz.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun