2025/01/31 20:00 - 22:00

Antzerkia

Lohi Gorria, nagusientzako antzerkia

Lohi Gorria, nagusientzako antzerkia
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Sarrerak 5 euro, hemen. Bidaia bat protagonistaren bizitzan zehar, baita haren osaba homosexualaren bizitzan zehar ere. Istorio bat, beste istorio baten barruan. Gay izateagatik kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa. Bidaia bat bi pertsonaiaren eta haien bizipenen artean: negarra eta irribarrea, amorrua eta adiskidetasuna, kabareta eta drama, izua eta poza, ankerkeria eta maitasuna. Ibilbide leun, delikatua, sentibera eta gozoa. Iraganeko bi errealitateren kontakizun bat: Hitlerren Europa, Francoren Espainia. “Barro rojo” lanaren euskarazko bertsioa da, eta Max sarietarako izendatu zuten, Egiletza Berri Onenaren kategorian. Gainera, Indifest 2026 Jaialdiko Ikuskizun Onenaren Saria eta 2016ko Urrezko Hiruki Saria (Ehgam) irabazi zituen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun