2025/01/02 18:00 - 19:00

Bestelakoak

'Scrooge eta mamuak', umeentzako antzerkia

'Scrooge eta mamuak', umeentzako antzerkia
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Charles Dickensen Gabonetako ipuina lanaren egokitzapena da, Khea Ziaterren estilo paregabean sortua: film eszenikoa. Antzerkia, zinema eta panpinak uztartzen ditu Ebenezer Scrooge bankari berekoi eta diruarekin obsesionatuaren eraldaketa kontatzeko. Roberta bere enplegatuari egun librea ukatu ondoren, Marley bere bazkide zenaren mamuaren bisita jasoko du, eta honek bere patuaz ohartarazi eta hiru izpiritu bidaliko dizkio. Hauek iraganetik, orainetik eta etorkizunetik bidaia bat egitera eramaten dute, maitasuna eta eskuzabaltasuna berraurkitzen lagunduz. Azkenik, Scrooge biziz eta maitatzeko gogoz betetako pertsona bezala berpizten da. Sarrera: 4/5 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun