Santa Agedari abestu eta lurra esnatu dute Sopelako gaztetxoenek goizean

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2025eko otsailaren 4a

Zipiriñe ikastetxeko ikasleek kolpez kolpe dei egin diote Agate Deunari gaur Sopelan. 100 neska-mutil inguru atera dira kalera, makilak eskuetan, Santa Ageda bezperako kantuak kantatzera.