Sopelako inauteriak, ate joka!

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 26a, 13:26

Sopelako inauteriak, artxiboko irudia.

Aste-akabu honetan Sopelako inauterien festa handia ospatuko dute ume, gazte zein helduek. Hala, Sopelako Kuadrillak taldeak zapatuan, martxoaren 1ean, egingo du programazio zabala, eta, Udaletik, domekan dago aurreikusita programazioa, martxoaren 2an. 

Martxoak 1, zapatua
  • 14:30 Herri-bazkaria Larrabasterrako Auzoetxean.
  • 16:30 Bingo musikatua.
  • 17:30 Tribiala.
  • 19:00 Poteo musikatua Larrabasterratik erdigunera.
Martxoak 2, domeka
  • 17:00 Parte hartzaileak Urgitxieta plazan bilduko dira.
  • 17:15 Desfileari hasiera emango zaio. Ibilbidea: Urgitxieta plazan hasi eta Urko kiroldegian amaitu.
  • 18:00 Diskofesta eta sari-banaketa Urko kiroldegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun