Sopelako UdalHez martxan jarri dute, hezkuntza komunitateko kideen arteko lankidetza sustatzeko proiektua

Nahia Martinez Gondra 2025ko mar. 4a, 12:15

Helburua hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile, elkarte eta udal langileen arteko lankidetza sustatzea da.

Pasa den martitzenean, otsailaren 25ean, hasiera eman zitzaion Sopelako UdalHez proiektuari, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Udal Hezkuntza Kontseilua sortzeko prozesuari. Hainbat udalerritan sustatu da proiektu hau, hala nola, Durangon, Galdakaon, Laudion, Leioan eta Lekeition. Hezkuntza Legean aurreikusitako organoa izanik, helburua hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile, elkarte eta udal langileen arteko lankidetza sustatzea da, ardura partekatua bultzatuz eta Sopelako haur eta nerabeen ongizatea eta garapena bermatzeko helburuagaz.

Lehen saioan, ikastetxeak, familiak, udal langileak eta herriko elkarteak elkartu ziren, elkar ezagutzeko eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Udalak jakinarazi duenez, egindako lehen harremanak oso positiboak izan ziren, eta "argi geratu zen elkarlanerako gogoa eta  konpromisoa zegoela". Hurrengo saioan, Sopelaren diagnosia aztertuko dute, lan-ildo nagusiak definitzeko oinarriak ezartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun