Sopelako Toki Garapeneko zinegotzi den Eder Garciak adierazi duenez, "neurri honek jarraipena ematen dio mugikortasun jasangarria, irisgarria eta inklusiboa bultzatzeko Gobernu Taldeak egindako apustu irmoari, Sopela kohesionatzen laguntzen baitu, eta abian jarritako beste ekintza batzuei jarraipena ematen die, hala nola Sopelbuseko karteldegiaren diseinua hobetzea, Bizkaibuseko markesinetan jartzea eta Larrabasterrako metroarekiko intermodalitatea errazteko ordutegietan egindako aldaketak".
Zer behar da doako zerbitzua izateko?
Neurri horretaz baliatu ahal izateko, txartel pertsonalizatu bat eduki beharko da. Hori Bizkaiko garraio publikoaren bezeroarentzako arreta bulego integraletan eskuratu ahal izango da. Txartela tutore arduradunak eskatu eta eskuratu ahal izango du, betiere doakotasun horren onuradun izango denaren argazkia eta NAN edota familia-liburua aurkezten baditu.