Delitu-tasa txikiena duten Bizkaiko udalerriek 1.000 biztanle inguru dituzte, batez beste. Bestalde, Sopelak 15.164 biztanle ditu gaur egun, eta udan bisitari gehien izaten dituen Bizkaiko udalerrietako bat da, Barinatxe, Arrietara eta Atxabiribil hondartzengatik. Delituak 74 kasutan jaitsi badira ere, 108 kasu ikertu gehiago izan dira, datu garrantzitsua Udaltzaingoak egindako lana aintzat hartzeko.
Bestalde, oso positiboki baloratzen da Getxoko Ertzain Etxeagaz koordinatzea, larrialdi puntualetan herritarren segurtasuna bermatzeko (Udal Larrialdi Plana aktibatzea, istripu larriak, heriotzak…) eta Udaltzaingoa erabilgarri ez dagoen gaueko ordutegian zerbitzua ziurtatzeko. “Legegintzaldi honetan bi polizien arteko elkarlanerako protokoloa finkatu dugu, hobetzeko aukerak sortzen doazen heinean eguneratzen dugun tresna”.
Bide-segurtasuna eta laguntza-lanak
Laguntza-lana da Sopelako Udaltzaingoaren 2024ko "indarguneetako” bat: 743 txosten egin dira, eta horietatik, nabarmentzekoak dira adingabeen 217 baimen, 58 txosten hirigintza arloari eta 74 erantzun herritarrei. Hala ere, Udaltzaingoaren laguntza-lana harago doa: 64 estaldura manifestazioentzat bide-segurtasuna ziurtatzeko, 351 abisu Hirigintza Sailari bide publikoko hutsuneei buruz, 105 arreta herritarren kexei, etab.
Udaltzaingoak dituen datuen arabera, jarduera handitu egin da intzidentzia kopuruan (ia 6.000, iaz baino 184 gehiago) eta trafiko salaketetan (2.000 inguru gehiago), batez ere abiadura kontrolatzeko radarren bidez identifikatuak, herriko hainbat kaletan kokatuak, “prebentzio-asmoa duen tresna baita, eta ez diru bilketarena”. Udalerrian erregistratutako 132 trafiko-istripuetatik kasu guztiak arinak izan diren arren, Udaltzaingoak bereziki azpimarratzen du herritarren “bide-segurtasunaren inguruko kontzientziazioa” beharrezkoa dela.
2024ko gertaera garrantzitsuak
Aurreko ekitaldian, orain arte bitartekotasunen bidez bete diren Udaltzaingoko hiru lanpostu hutsak esleitu ziren. Horrela, administrazio publikoen arteko mugikortasun lehiaketaren bidez, Sopelako Udaltzaingoak bere plantilla egonkortu du. Hautaketa-prozesu horretan, honako gai hauek baloratu ziren: euskara, herritarren arreta, gatazken konponketa, genero-ikuspegia, etab. “Egonkortze honek epe luzera pentsatzeko aukera ematen du”, azpimarratu dute Udaltzaingotik.
Udaltzaingoa modernizatzeko prozesuaren barruan, 2024an hasi dira gaur egungo polizia-buruzagitza berritzeko prestaketak, eta gutxienez 562.000 euroko inbertsioa aurreikusi da. Horretarako, gaur egun Udaltzaingoak Eleizalde kalean dituen bulegoak Landa Doktorea kaleko udal lokaletara eraman dira, 20 metro eskasera. Udaltzaingoaren buruzagitza berritzeko lanak apirilean hasiko dira eta lanek 6 hilabete inguru iraungo dute.
2024ko beste mugarri batzuk izan dira Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eskualdeko udaltzaingoei emandako genero indarkeriaren inguruko formakuntzak, eta Sopelako eragileen parte hartzea oso positiboa izan da. Era berean, Korrika izeneko jarduerak azpimarratu dira. Jarduera horietan, Udaltzaingoko agenteak herriko kaleetan zehar ibiltzen dira oinez, “herritarrengandik hurbilago dagoen arreta” eskainiz.