Ohiko egoitza zaharberritzeko lanak apirilean hasi eta urte bukaeran amaitzea aurreikusten da. Gobernu-taldeak “asmo handiko” proiektu gisa definitu du erreforma-proiektua, eta azpimarratu du hurbileko Udaltzaingoaren ereduari erantzuten diola, baliabide publikoen erabileran eraginkorra eta etorkizunerako proiekzioa izango baititu. Polizia-etxearen eredu berri bat proposatzen dute: "Irekiagoa eta irisgarriagoa izango da, eta beirateak izango ditu lokal osoan". Horri esker, kanpoko argiztapena lokalera sartu ahal izango da, eta ingurune atseginagoa eta erosoagoa sortuko da, bai erabiltzaileentzat, eta baita udal-langileentzat ere.
Bi auto berri
Martxoko Osoko Bilkuran, Udaltzaingoarentzako bi automobil hibrido erostea onartu zuten, ibilgailuen egungo flota zahar geratu delako.