Pasabidea metroaren bidearen gainetik igarotzen denez, beharrezkoa izan da CTB Bizkaiko Garraio Patzuergoagaz elkarlanean aritzea proiektua garatu ahal izateko. Udalak eta CTBko zuzendaritzak apirilaren 11n izan zuten azken bilera, eta konplexutasun handiko obrari aurre egiteko ibilbide-orri bat adostu zuten. Segurtasuna bermatzea eta obra ahalik eta azkarren gauzatzea adostu zuten bertan.
Sopelako Udala oso eskertuta dago proiektu honetan CTBagaz lankidetzan aritzeagatik, eta kontratazio eta exekuzio prozedura administratibo guztiak bizkortzeko borondatea adierazi dute, pasabide berria ahalik eta azkarren ezarri ahal izateko.
Linea elektrikoa desbideratzea izango da hurrengo urratsa, eta, haren ondotik, egurrezko pasabidea eraitsi eta egitura berria jarriko dute. Hasiera batean, obrak 235.100 euroko kostua izango zuela aurreikusi zuten, baina, apirilean, 412.000 euro gehiago bideratu dituzte proiektua garatzera. Guztira, 650.000 euro inguruko kostua izango dute lanek.