Sopelako Udala ohartu da bi kaleen arteko lorategi-eremuko bideak eta oinezkoentzako guneak egoera txarrean daudela, eta, horregaz batera, beharrezko ikusi du irisgarritasun legea behar bezala betetzea. Zehazki, honako lan hauek egingo dituzte:
- Bide-zorua hobetu.
- Hormigoizko lorategi zintarriak jarri bidearen eta lorategien artean.
- Bideetan dauden kutxatilen estalkien ordez, berriz bete daitezkeen beste batzuk jarri, zoruaren maila berean gera daitezen.
- Ura biltzeko areka jarri.
- Lehendik dauden piboteak kendu eta berriak jarri.
Esleituta dagoen enpresak errotuluak jarriko ditu kale horietan, bizilagunek obren zein kale-mozketen berri izan dezaten.
Jarduera hori 2023-2027 Legegintzaldi Planean dago jasota, Hirigintza sailaren barruan. Zehazki, Etxebarri, Plazarte eta Bidebieta kaleak hobetzeari erreferentzia egiten zaion atalean.
Mikel Tapia Hirigintzako zinegotziaren hitzetan: “Gure legegintzaldi planean, ’Sopela pertsona guztientzat’ leloarekin lotzen genuen hirigintza, eta, hori da, hain zuzen ere, lan hauekin lortu nahi duguna: irisgarritasuna hobetu nahi dugu, Bidebietan egiten ari garen bezala”.