Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da.
Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez. Irabazlea suertatzen den kartelaren egileak jaietako programarako kartelaren moldaketa egin beharko du (separatak).
Kartelean jarri beharreko testua honako hau da: SOPELAKO JAIAK 2025; San Pedro ekainak 26 - 29 junio; Karmenak uztailak 11-16 julio; Sta. Marina uztailak 20 julio.
Lehiaketara aurkeztutako lanek ezin izango dute publizitaterik edo jarrera homofobo edo xenofoboetara bultzatzen duen erreferentziarik jaso, ezta hizkuntza, irudi edo eduki sexistarik ere.