Aparkalekuaren itxura hobetzea izango da helburua, eta, horretarako, margoketa eta seinaleztapen lanak egingo dituzte. Era berean, autokarabanek urte osoan aparkatzeko aukera izango dute gune jakin batean. Uztailean eta abuztuan, autokarabanentzako 30 aparkaleku egotea ekarriko du moldaketak. Urteko gainerako hilabeteetan, berriz, autokarabanentzako 11 aparkaleku egongo dira eskuragarri. Aldaketa horrek ez du eraginik izango SD Ugeragaren jardueran, beragaz harremanetan egon baita Udala eta begi onez ikusi baitu proposamena.