Herritarrek eta gizarte-eragileek aukera izango dute informazio-batzordeen gai-zerrendako puntuetan hitza hartzeko. Horretarako, puntu horietan interes nabarmena izan beharko dute, behar bezala arrazoituta. Hitz hartzeak laburrak izango dira, gehienez 5 minutukoak. Eskaera informazio-batzordearen aurretik egin beharko da, udal-erregistroaren bidez, aurreko egun baliodunaren 13:00 baino lehen.
Udalak dagoeneko argitaratu du deialdien gai-zerrenda bere gardentasun-atarian.