Antza denez, gidariak eskuko balazta jarri gabe utzi zuen, eta autoa mugitzen hasi zen. Gertatzen ari zenaz konturatu bezain laster, gidaria, urduri, kotxera igo, eta azeleragailuari eman zion gura barik. Hala ere, ez zen zauriturik egon.
Atzo goizean, maiatzaren 19an, 11:20 aldera, istripua izan zen Loroño kaleko taxi geltokian, Sopelako Udalak jakinarazi duenez. Taxi gidaria geltokira heldu, kotxetik jaitsi eta gurpil bat berrikusten ari zela eman zen ezbeharra.
Antza denez, gidariak eskuko balazta jarri gabe utzi zuen, eta autoa mugitzen hasi zen. Gertatzen ari zenaz konturatu bezain laster, gidaria, urduri, kotxera igo, eta azeleragailuari eman zion gura barik. Hala ere, ez zen zauriturik egon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!