Joan den apirilean, Sopelak 2008ko urtarriletik izan dituen enplegu daturik onenak izan arren—585 langabe eta % 7,52ko langabezia-tasa—, Toki Garapen Sailak arreta berezia jarri gura du egoera zaurgarrian dauden herritarrengan. Lana bilatzerako orduan, oztopoak eta zailtasunak izaten dituzte, eta, egoera horrek, luzaroan langabezian egotera eramaten ditu. Kolektibo horientzat propio diseinatutako laguntza-programa eskaintzea da Udalaren helburua.
Irailean abiatuko da Sopela Integra programa, lana bilatzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonakaz, eta, urrian, beste talde bat batuko zaie, laguntza txikiagoa eta denboran mugatuagoa izango den ibilbidea izango duena.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Sopelako langabezia datuak hobetzen ari badira ere, ezin ditugu alde batera utzi lana bilatzeko orduan zailtasunik handienak dituzten herritarrak; horiengan jarri nahi dugu fokua. Sopela herri integratzailea eta solidarioa da, eta ez dugu inor atzean geratzerik nahi”.
Egitaraua
- 10:00 Irekiera ekitaldia.
- 10:15 Sopela Integraren ibilbidea: herrian lana eta talentua sortzeko bideak. 10:30. Solasaldiak: “Enpleguaren olatuak; aukera profesionalak pertsona guztientzat”. Mahai ingurua: enpresak, profesionalak eta langabezian dauden pertsonak.
- 11:00 Zure enplegurako bidean lagunduko zaitugu; banakako eta taldeko saioak 2025/2026.
- 11:20 Itxiera eta izen-emateak.