Askotariko kontuen berri ematen dute: abisuak, udal jarduerak, interes orokorreko gaiak… Eguneko 24 orduetan dago piztuta, eta herritarrak uneoro informatuta egotea da helburua.
Proiektua 2023-2027 Legegintzaldi Planean dago jasota, eta Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hurbilagoa eta jarraituagoa izatea lortu gura da horrela, herritarren parte hartzea aktiboagoa izan dadin.
