Sopelako Udalak nabarmendu du Euskal Herriak ezin duela inpartziala izan: "Uste dugu euskal erakundeek jarrera irmoa izan behar dutela Israel herri palestinarraren aurka egiten ari den genozidioaren aurka".
Hurrengoak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Eusko Jaurlaritzari: Bizkaiko Udalak palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta palestinarren aurkako indarkeria eta genozidioa berehala eten dadin eskatzen du. Metro Bilbaori eta gainerako erakunde publikoei proposamenean jasotako balioak helarazteko eta, ondorioz, I-SEC AVIATION SEGURITY SL enpresagaz duten kontratu-harremana eteteko.