Egitaraua:
- 18:30 Umeentzako tailerrak, Jauregizar plazan. Aurpegi margoketa, globoflexia eta txapak.
- 20:30 Txokolatada guztiontzat, Jauregizar plazan.
- 21:30 Olea antzerki, dantza eta su ikuskizun.
- 22:30 Suaren piztea, udaletxeko berdegunean.
San Juan suaren magiak sopeloztarrak beste behin itsututa utziko ditu ekainaren 23an: umeentzako tailerrak, txokolatada, Olea antzerkia eta suaren piztea izango dituzte, besteak beste, egun berezia prestatzeko jardueretan. Hala, udaren hasiera handikiro ospatuko dute, datozen festetarako ere gorputza prestatzeaz gainera.
Egitaraua:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!