Guztira, 15 establezimenduk parte hartu dute: bederatzik Sopela erdigunean (Ardo Berri, Etxekhi Berria, Elizpe, Txindor, Geltoki, Hor Konpon, La Kala, Laubide eta Lurren Musikafe) eta seik, Larrabasterran (Barinatxe, El Parche, Berbaola, Goxo Break, Indian eta Kux Kux).
Lehiaketak iraun duen bitartean, taberna gehienek 400 pintxo saldu ditu bataz beste, eta Sopelako zein inguruko herrietako jende ugari bildu da. Pintxoez gainera, askok baliatu dute aukera establezimendu horietan bazkaltzeko edo afaltzeko.
Lehiaketari dagokionez, honako hauek izan dira Sopelako sarituak: La Kala (1. saria), Geltoki (2.), Txindor (3.), Hor Konpon (4.) eta Ardo Berri (5.); herritarren saria, berriz, Elizpe tabernak jaso du. Larrabasterraren kasuan: El Parche (1. saria eta herritarren saria), Barinatxe (2.) eta Goxo Break (3.). Epaimahai bezala, Goizane Bilbao eta Aitor Fernandez sukaldariak eta Mariely Heras Sopelako sukaldaritza zale ezaguna aritu dira.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotzia pozik geratu da ekimenak izan duen harreragaz: “Tokiko ostalaritza dinamizatzea, bisitariak erakartzea eta ostalaritza sektorea sustatzea lortu dugu. Lehen esperientzia honen ostean, ekimenari jarraipena ematea eta hobetzen jarraitzea da asmoa”.
Udalak bi prestakuntza saio egin zituen Sopelako ostalariakaz. Apirilaren 28an eta maiatzaren 12an, hain zuzen ere. Lehenengo saioan, herriaren eta lokal bakoitzaren nortasuna landu zen, lehiaketako pintxorik onena sortzeko.