Neurri zehatzak jasoko dituen ekintza plan bat egitea izango da hurrengo urratsa. Haren bitartez, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko gakoak bilduko dira.
Sopelako Udalak, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartuz eta hauen lehiakortasuna hobetuz, tokiko garapen ekonomikoa dinamizatzeko gai izango den hurbileko hiri-ekonomia eredu iraunkorra bultzatzeko konpromisoa du. Plana udaleko lan-dinamika sakon baten baitan kokatzen da, tokiko estrategia osoa eguneratzea bilatzen duena, hainbat arlotan eraginez. Hala
nola, mugikortasunean, kulturan eta kirolean, turismoan edo hiri-ekonomian, besteak beste.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Merkataritza-sektore indartsua izatea funtsezkoa da Sopelak herri bizia izatea jarraitu dezan. Horretarako ari gara prozesu hau aurrera eramaten, denon artean norantz eta nola jo nahi dugun erabakitzeko, eta tokian tokikoa, gertukoa, konfiantza eta kalitatea sustatzeko”.