Hondakin-uren isurketa bat izan da Arriatera-Atxabiribil hondartzan

Ander Zarraga 2025ko eka. 26a, 11:05

Arrieta-Atxabiribil hondartzaren eskuinaldean izan da isuria, El Peñon tabernaren inguruan. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udalak kautelazko neurriak hartu ditu Arriatera-Atxabiribil hondartzan isurketa bat zegoela baieztatu ondoren, zehazki El Peñón tabernaren inguruan. Abisua ekainaren 23an egin zuten, SOS Deiak zerbitzuaren bitartez, eta udal-teknikariek berehala balizatu zuten.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, hondarrezko solariumaren eremura iristen ziren bi ur arrasto identifikatu zituzten, hondartzaren eskuinaldean, El Peñon establezimenduaren azpian. Isurketa ez zen itsasora iritsi, beraz, bainatzeko uraren kalitatean ez du eraginik izangainera, in situ jasotako laginek amonioaren litroko 8 miligramo baino gehiagoko kontzentrazioa eman zuten, eta horrek esan gura du isuriaren jatorria hondakin-uretan egon daitekeela.

Egoera horren aurrean kautelazko neurri hauek hartu dituztela jakinarazi dute Udaletik: salbamendu- eta sorospen-zerbitzuek balizak jarri dituzte El Peñon tabernaren inguruan, eta neurri horiek isurketa guztiz konponduta dagoela egiaztatu arte mantenduko dituzte.

Era berean, establezimenduaren titularrari eskatu diote ikuskatutako saneamendu-sistemaren berrikusketaren dokumentazioa bidaltzeko. Egoera 72 orduko epean berrikusiko dute, edo isurketa konpondu dela baieztatzen denean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun