Prozesu parte-hartzaile hau funtsezkoa izan da gaur egungo joera nagusiakaz eta turismoaren joera berriakaz bat datorren plan bat eraikitzeko, eta, aldi berean, turismo jasangarriaren alde ere egin gura izan da.
Sopelako herritarrak jartzen ditu erdigunean Planak, eta hiri eta natura eremuak, ondare historikoa eta tokiko nortasuna eta kultura hobetzeko ekintzak sustatzen ditu. Gainera, turismo erregeneratiboa bultzatzeko oinarriak ezartzen ditu; hau da, turismo jasangarria ez ezik, ingurunea berreskuratzen eta aktiboki hobetzen ere lagunduko du. Diagnostikoaren barruan, egungo egoeraren azterketa sakona egin da, Sopelaren eta inguruaren erronkei eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzeko asmoz.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Turismo Iraunkorreko Plan honek turismo-eredu orekatua eta errespetuzkoa sendotzea du helburu, pertsona guztiei, herritarrei zein bisitariei, mesede egingo diena, eta ongizate soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa sustatuko dituena”.