Kanpainaren datak:
- Kanpainaren hasiera: 2025eko irailak 15.
- Kanpainaren amaiera: 2025eko abenduak 13.
- Puntuak metatzeko azken eguna: 2025eko azaroak 28.
- Deskontu-bonuak trukatzeko azken eguna: 2025eko abenduak 13 (egun hori barne) edo eskuragarri dagoen aurrekontua amaitu arte.
Hala ere, aurrekontua agortzeak ez du ekarriko kanpaina amaitzea. Kontsumitzaileek erosketak egiten jarraitu ahal izango dute atxikitako establezimenduetan, puntuak metatzen jarraitzeko eta zozketa tartekatuetan, azken zozketan eta azken sari zuzenaren zozketan parte hartzeko, oinarrietan jasotako zazpigarren klausularen 2. atalean ezarritakoaren arabera. Kontsultatu oinarriak hemen.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- JEZ ziurtagiria (ez da beharrezkoa izango dokumentu hau eranstea, 2. eranskineko “ez nago ados” laukia onartzen ez bada).
- Gizarte Segurantzaren ziurtagiria (ez da beharrezkoa izango dokumentu hau eranstea, 2. eranskineko “ez nago ados” laukia onartzen ez bada).
- Zerga-betebeharrak egunean daudela ziurtatzen duen agiria (ez dabeharrezkoa izango agiri hau eranstea, 2. eranskineko “ez nago ados” laukia onartzen ez bada).
- NANaren fotokopia.
- Establezimenduaren argazkia.