Astelehenean, irailaren 15ean, abiatu zen kanpaina, eta orduan egin ziren lehen izen-emateak. Gainera, aste osoan, zapatura bitarte, herritarrentzako informazio puntu bat jarri dute Udaletxearen aurrean. Puntuak pilatzeko
sistemaren, bonuen trukearen, zozketen edota kanpainaren inguruko zalantzak argitzeko eremu bat da.
Astelehenetik eguaztenera, eta barikuan 11:30etik 13:30era egongo da zabalik; eguenean 18:00etatik 20:00etara; eta, zapatuan, Larrabasterrako Urgitxieta plazara lekualdatuko dute, 11:30etik 13:30era egongo da zabalik.
Gune horretan, kanpainara atxikitako saltokien mapak zein funtzionamenduaren inguruko azalpenak emango zaizkie herritarrei. Bestalde, kanpainaren webgunean tokiko kontsumoari buruzko galdetegi bat jarri dute gogoeta egiteko. Galdetegi hori betetzen duten lehen 100 pertsonek 20 puntu eskuratuko dituzte.
Eten digitalari aurre egiteko, bereziki, posta elektronikorik ez duten pertsonei laguntzeko, saltokiek izen-emate laburrak egin ahalko dituzte, erosketen kudeaketa erraztu ahal izateko. Ondoren, pertsona horiek erregistroa osatu
beharko dute Toki Garapeneko sailean. Gainera, sail horrek herritarrak kanpainara batzeko erraztasunak emango ditu, bonuak inprimatuz eta laguntza eskainiz.