Sopelako Arriatera kaleko hornikuntza-sarea berritzeko lanak abiatuko dituzte irailaren 22an

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 18a, 10:37

Arazoak konpontzeko, dentsitate handiko polietilenozko hodiak jarriko dira fibrozementuzko hodien ordez.

Sopelako Udalak datorren astelehenean, irailaren 22an, hasiko ditu hornidura-sarea berritzeko lanak Arriatera kaleko 113. zenbakian. Gaur egun, Arriatera kaleko sareak fibrozementuzko hodi-zatiak ditu eta horiek partzela pribatuen barrutik doaz. 40 urtez baino gehiagoz erabili ondoren, akats handiak dituzte eta, erabiltzaileentzat, presio galerak eta emari-falta eragin dizkiete. 

Arazo horiek konpontzeko, dentsitate handiko polietilenozko hodiak jarriko dira fibrozementuzko hodien ordez. Material hori erresistenteagoa eta iraunkorragoa da, eta, horrek, ur-hornidura fidagarriagoa eta egonkorragoa izatea bermatuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun