Sopelako Zabalbide eta Plazarte arteko obrak amaitu dituzte

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 23a, 11:41

111.716,15 euroko kostua izan du obrak. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udalak amaitu ditu Zabalbide eta Plazarte kaleen artean dauden etxebizitza adosatuen urbanizazioko oinezkoentzako bi bideak eta ibilgailuentzako sarbidea hobetzeko lanak. Eremu horien irisgarritasuna eta egoera hobetzea izan da xedea, zoladura berrituz, uraren hustubidea bermatuz eta hiri-altzariak berrituz. Guztira, 12 asteko iraupena izan dute lanek, eta 111.716,15 euroko kostua. 

Obrek iraun duten bitartean, bideetako zoladura aldatu da, eta lorezaintzako hormigoizko zintarriak jarri dira lorategi-eremuak mugatzeko. Era berean, kutxatila-estalki guztiak zoladuraren maila berean geratzen diren beste betegarri batzuakaz ordeztu dira; ura biltzeko eta husteko areka zati bat instalatu da; eta lehendik zeuden piboteen ordez berriak jarri dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun