Halaber, osoko bilkurak publikoak dira eta herritarrek batzarra amaitu ondoren hitza hartu ahal izango dute inolako eskabiderik egin barik. Kontsultatu hemen iraileko Osoko Bilkuraren gai ordena.
Bihar, eguenean, irailaren 25ean, Sopelako iraileko osoko bilkura egingo dute, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian. Hala, ROM (Udal Araudi Organikoa) berriagaz, herritarrek eta herriko eragileek osoko bilkuran parte hartzeko aukera dute. Horretarako, landuko diren gaietan interes nabarmena izan beharko dute, eta horiek behar bezala justifikatu. Osoko bilkuraren aurretik egin beharko dute eskaera, udal erregistroaren bitartez, aurreko eguneko 13:00 baino lehen.
Halaber, osoko bilkurak publikoak dira eta herritarrek batzarra amaitu ondoren hitza hartu ahal izango dute inolako eskabiderik egin barik. Kontsultatu hemen iraileko Osoko Bilkuraren gai ordena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!