Eguneko 150 arau-hauste atzeman dituzte Sopelako Gatzarriñe errepideko tarte batean

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 24a, 15:01

50 km/h abiadura muga dagoen eremu batean eman dira arau-hausteak. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Gatzarriñe kalean, Ander Deuna Ikastolaren ondoan, jarritako radar berriaren probaldian, 150 arau-hauste atzeman dituzte egunean, 50 km/h abiadura muga dagoen eremu batean, Udalak jakinarazi duenez. Errepide-zati hori udal-titulartasunekoa da, eta hirigunearen eta Uribe Kostako gainerako udalerrien arteko trantsizio-eremua da. Horrez gainera, eskola-eremua ere bada, eta Sopelako landa-auzo txikietarako sarbideak ditu. 

Trantsizio-aldia datozen asteetan amaituko da, eta, une horretatik aurrera, dagozkion kontrolak egiten eta izapidetzen hasiko dira. “Sopelako hainbat kaletan kokatutako radarren helburua gidarien zein oinezkoen segurtasuna bermatzea da, ibilgailuen abiadura mugatuz, Gatzarriñekoa bezalako tarteetan altuegia dela erakusten ari baita”, adierazi dute Udaletik. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun