Lehen partidan, Gaubeka-Ceni eta Madariaga-Gordon bikoteek ikuskizun ederra eskaini zuten. Lehen setean, Gaubeka eta Cenik 15-14 irabazi bazuten ere, Madariaga eta Gordon nagusitu ziren bigarren (11-15) eta hirugarren setetan (4-10) eta, beraz, 60 puntu berenganatu zituzten; aldiz, 40 puntu, porrot egin arren, Gaubeka-Cenik.
Bigarren partidan, Garate-Ibai Perez bikoteak ez zuen aukerarik eman: 15-10 eta 15-9 irabazi zieten Sarria-Imanoli. Horri esker, 100 puntu pilatu zituzten garaileek.
Finala Garate-Imanol eta Gaubeka-Gordon bikoteek jokatuko dute hurrengo astelehenean, hilaren 29an, 19:30ean.
Sailkapena
Sailk. | Jokalaria | Set (alde) | Set (kontra) | Tanto (alde) | Tanto (kontra) | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|
Aurrerariak | ||||||
1 | Garate | 5 | 2 | 95 | 75 | 240 |
2 | Gaubeka | 5 | 3 | 98 | 92 | 200 |
3 | Madariaga | 4 | 3 | 87 | 68 | 160 |
4 | Sarria | 0 | 6 | 45 | 90 | 0 |
1 | Imanol | 4 | 2 | 79 | 56 | 200 |
2 | Gordon | 4 | 3 | 77 | 78 | 160 |
3 | Ibai Perez | 4 | 3 | 86 | 84 | 160 |
4 | Ceni | 2 | 6 | 83 | 107 | 80 |