Urriaren 22an, protagonista izango da bertako produkzioko zinema, 19:00etatik 21:00etara, Kurtzio Aretoan, Sopela eta inguruetako, surf komunitateko eta industriako biztanleei irekitako ekitaldiaren. Kameraqua, Zura eta itsasoa, Zuku eta Sensei filmak proiektatuko dituzte, eta, amaieran, mahai-inguru parte-hartzailea egingo dute protagonistakaz.
Urriaren 23an, hitzaldiak, elkarrizketak eta mahai inguruak izango dira protagonista. 09:30etik 13:30ak arte, surfaren eta skatearen egungo industriaren alderdi garrantzitsuei buruzko hitzaldiak entzun ahal izango dira. Arrastian, berriz, zinera eta Kurtziora itzulita, Laetitia dokumentala estreinatuko dute, 20:00etan, Leticia Canales Bilbao surflaria eta Mario Perez Pozok zuzendaria presente egonda.
Urriaren 24an amaituko da topaketa. Egun horretako jardunaldi teknikoa tokiko negozioei soilik dago zuzenduta, eta udalerriko eragileen artean (itsas- eta arrantza sektoreko enpresak, zerbitzu-enpresak, saltokiak, ostalaritza, etab.) entzuteko, ideiak trukatzeko eta konektatzeko eremu partekatu bat sortzea du xede nagusitzat, bisitatzen gaituzten pertsonak hirigunera nola erakarri eztabaidatzeko, eta turismoak eta aisialdiak Sopelako hiri-ekonomian eragin iraunkorra izan dezaten lortzeko.