Bihar, irailaren 30ean, Sopela lagun guztientzako irisgarria izatea helburu duen ekimenaren aurkezpena egingo dute, Sopela Lagunkoia. Hala, 18:30etik 19:30era, herritarrak Kurtzio kultur etxean batuko dira guztiak batera herri lagunkoiago bat eraikitzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!