Musikaren Egunak berriro hartuko ditu Sopelako kaleak azaroaren 22an

Ander Zarraga 2025ko urr. 20a, 16:00

Ziin & the Melody Breakers talde sopeloztarraren emanaldiagaz hasiko da aurtengo jaialdia. © ZIIN AND THE MELODY BREAKERS

Sopelako kaleak berriro ere musikaz eta giro onez beteko dira azaroaren 22an, Musikaren Egunaren laugarren edizioan. Sopelako Kuadrillek antolatutako jaialdiak sei musika-talde elkartuko ditu, rocketik musika elektronikora, eta trapetik ska-ra doazen estilo desberdinak batuz.

Egitaraua arratsaldean hasiko da eta gauera arte luzatuko da, zuzenean jotzen duten sei talderen eskutik: Ziin and The Melody Breakers, rock klasikoan aritzen den laukote sopeloztarra; Martia, bikote akustiko sopeloztarra, estilo propio eta sortzaileagaz; Mrs. Klams, Uribe Kostako ska klasikoa; Aushokillo, Deustuko talde berritzailea, euskarazko trap eta rap doinuakaz, Mambo Express, getxoztarrak, cumbiaren erritmo biziak ekarriko dituzte; eta gaua borobiltzeko, DJ Goxua, elektronika eta dantza giroa nagusituko dituen laukotea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun