2025/11/08 20:00

Zinema eta bideo-emanaldiak

Mendi Tour 2025

Mendi Tour 2025
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenegaz.

Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak, eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.