Tokiko dendei nolabaiteko bultzada bat ematea da helburuetako bat; izan ere, Eder Garcia Toki Garapen saileko zinegotziaren esanetan, “lehiaketa hau herriko merkataritza sektorea indartzeko eta Sopela dinamizatzeko modu bat da”.
Epaimahai profesionalak eta herri-bozketa bidez hautatuko dira irabazleak. Hiru sari nagusi banatuko dira: bi epaimahaiarenak (295€ eta 150€) eta bat publikoarena (295€). Gainera, boto-emaileen artean 45 euroko sei txartel zozkatuko dira.
Publikoaren botoari dagokionez, jendeak erakusleihorik gustukoena aukeratu ahal izango du establezimendu bakoitzean egongo den QR kode baten bidez.
Ekimen honetaz gainera, laguntza moduan, erakusleihoak apaintzeko doako tailerra eskainiko du Urtzi Zaratek. Azaroaren 11n izango da, Kurtzio Kultur Etxean, 14:00etatik 16:00etara.