Sopela eta Larrabasterrako jai-batzordea aurkeztuko dute azaroaren 19an

Ander Zarraga 2025eko azaroaren 14a

San Pedro eta Larrabasterrako jaiak dira udako ospakizun nagusiak Sopelan.

Jai herrikoiak bultzatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Sopela eta Larrabasterrako jai-batzorde berria sortzeko asmoa iragarri dute. Aurkezpena hurrengo astean egingo dute, hilaren 19an, 19:00etan, Kurtzio kultur etxean.

"Jaiak errealitate bihurtzeko eta gure jai-eredua indartu eta aberasteko herriaren inplikazioa ezinbestekoa da. Jai-batzordean ateak beti daude zabalik bere ekarpenak egin nahi dituen edozein", adierazi dute deialdia egin duten herritarrek. Azpimarratu dutenez, horren parte diren kolektibo eta norbanakoei egiten dute aurrera jaiek, baina horiek "koloretsuak, parekideak, herrikoiak eta dibertigarriak" izatea denen esku dago.

Hala, jai-batzordearen dinamika ezagutu gura dutenek eta urtean zehar egiten diren bileretan parte hartu gura dutenei bat egitera deitu diete. "Jaiak heltzerakoan, antolakuntzan zure aletxoa jarri nahi baduzu, animatu zaitez eta etorri", dei egin dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun